Bigarren urtez, covid19ak ohiko moduan ospatzea eragotzi dieten Xanisteban jaien ordezko larunbat honetako ekitaldi egun berezia musikaz blai amaitzen ari dira Urdaiagan. Kilimak taldekoen kontzertua iragarria zuen Jai Batzordeak larunbat gau honetarako, abuztuaren 7rako.
Aurretik, Viafara herriko musika talde berriaren kontzertua. Bigarrena, lehenengoa uda honetako Kultur Biraren baitan eskaini baitzuten, duela hilabete, Aginagan. Taldea Patxi Gabilondok (baxua eta ahotsak), Aritz Zabaletak (gitarra eta ahotsak), Jon Guadixek (gitarra eta ahotsak) eta Iñaki Irazustak (bateria eta ahotsak) osatzen dute. Gaurkoan Urdaiagako oholtzara itzuli dira bigarren emanaldia eskaintzera.