"Urdaiaga ezagutzen" aldarripean iragarri du Donostialdea Turismoak uda parte honetarako eskualde honetan iragarri dituen txango gidatuetako bat; Usurbilen egingo dena hain zuzen. Larunbat honetan izango da, irailaren 4an; Urdaiaga inguruan barrena. "Uda honetan, berriz ere, Donostialdea Turismoak doako irteera gidatuak antolatu ditu. Gure ustez, hau da-eta, hain zuzen ere, eskualdea eta bere ingurunea ezagutzeko modurik egokiena". Inguru honek duen ondare kultural eta naturala.
Eskualdeko sei udalerrietan txango bana antolatu dute; uztailaren 18an Andoainen egin zuten, "Elizen eta dorretxeen artean izeneko" irteera gidatua hain zuzen. Uztailaren 24an Urnietan, 4 orduko ibilbidea "Adarramendi inguratzen". Larunbat honetan, abuztuaren 7an Lasarte-Orian iragarri dute, "aire libreko museoa" izeneko hurrengo saioa. Abuztuaren 15erako Astigarragan; "Santiagomendi eta ekialdeko mugarriak" zeharkatu asmo dituzte.
Irailerako iragarri dituzte azkeneko irteerak; irailaren 18an Hernanin, 4 orduko ibilbidea "trikuharriz-trikuharri". Eta aurrez aipaturiko Usurbilgoa; irailaren 4an, "Urdaiaga ezagutzen".
Hitzordu guztiok doakoak izango dira. Gehienez 15 laguneko taldeak osatuko dituzte, musukoa derrigorrez jantzita eraman beharko da. Eta izena aurrez eman beharko da, bideotatik; donostialdea@behemendi.eus / 656 705 243 (astelehenetik ostiralera, 09:00-15:00). Informazio gehiago: donostialdea.eus