Urdaiaga ingurua hurbiletik eta sakonago ezagutzeko aukera larunbatean

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 3a, 09:00

Eskualdea barrutik ibilian ibiliaz ezagutzeko parada eskaintzen ari da uda honetan ere Donostialdea Turismoa, tokian tokiko udalekin elkarlanean. Udalerri bakoitzean txango bat antolatu dute. Usurbilgoa, larunbat honetan bertan, irailaren 4an Urdaiagan.

"Urdaiaga ezagutzen" aldarripean iragarri du Donostialdea Turismoak uda parte honetarako eskualde honetan iragarri dituen txango gidatuetako bat; Usurbilen egingo dena hain zuzen. Larunbat honetan izango da, irailaren 4an; Urdaiaga inguruan barrena. "Uda honetan, berriz ere, Donostialdea Turismoak doako irteera gidatuak antolatu ditu. Gure ustez, hau da-eta, hain zuzen ere, eskualdea eta bere ingurunea ezagutzeko modurik egokiena". Inguru honek duen ondare kultural eta naturala.

Eskualdeko sei udalerrietan txango bana antolatu dute; uztailaren 18an Andoainen egin zuten, "Elizen eta dorretxeen artean izeneko" irteera gidatua hain zuzen. Uztailaren 24an Urnietan, 4 orduko ibilbidea "Adarramendi inguratzen". Larunbat honetan, abuztuaren 7an Lasarte-Orian iragarri dute, "aire libreko museoa" izeneko hurrengo saioa. Abuztuaren 15erako Astigarragan; "Santiagomendi eta ekialdeko mugarriak" zeharkatu asmo dituzte. 

Irailerako iragarri dituzte azkeneko irteerak; irailaren 18an Hernanin, 4 orduko ibilbidea "trikuharriz-trikuharri". Eta aurrez aipaturiko Usurbilgoa; irailaren 4an, "Urdaiaga ezagutzen".

Hitzordu guztiok doakoak izango dira. Gehienez 15 laguneko taldeak osatuko dituzte, musukoa derrigorrez jantzita eraman beharko da. Eta izena aurrez eman beharko da, bideotatik; donostialdea@behemendi.eus / 656 705 243 (astelehenetik ostiralera, 09:00-15:00). Informazio gehiago: donostialdea.eus