Andatza Eguna

Bideak eta bide-bazterrak zaintzeko eskaera Andatza Egunetik

Mendi bueltako bideak zaintzeko eskaera NOAUA! bidez plazaratzeko eskatu dute Andatza Egunera igotako zenbait lagunek.

Maiatzeko lehen igande honetan itzuli den Andatza Egun girotutik NOAUA!ri helarazi nahi izan dioten eskaera. Andatzara igotzeko bideak zaintzeko galdeginez hurbildu zaizkigu zenbait lagun gailurrean.

Andatzara igo zaretenok ohartuko zineten, zenbait zonaldeetan zuhaitzak botatzeko lanetan dihardutela. Lanokiko ulerkor agertu arren, bideak eta bide-bazterrak zaintzeko eskaera luzatzea galdegin diote NOAUA!ri.