Andatzan indusketa arkeologikoak egiteko laguntza behar dute

Bost dira behar dituzten boluntarioak ekainetik irailera bi aztarnategitan aritzeko.

Boluntario bila dabil Aranzadi zientzia elkartea Andatza inguruetan indusketa lanak bideratzeko. Zehazki bost lagun behar dituela berri eman du Usurbilgo Udalak, hiru hilabetez lanean aritzeko; ekainetik irailera hain zuzen. Bi aztarnategi industeko lirateke: "Andatza III, Brontze Aroko monumentu megalitikoa eta Irigain, erromatar garaiko bizitokia".

Interesdunek izen emateko ekainaren 1era arteko epea dute. Online bideratu beharko da inskripzioa. Informazio gehiago jasotzeko izaro.quevedo@uva.es helbidera idatzi. Izaro Quevedo bera eta Manu Zeberio izango dira indusketa hauek gidatuko dituztenak.

INDUSKETA LANAK ANDATZAN
Epea: 2022ko ekainetik irailera.
Beharrezko boluntarioak: 5.
Egin beharreko indusketa lanen eremua: Andatza III, Brontze Aroko monumentu megalitikoa eta Irigain, erromatar garaiko bizitokia.
Izen emateko epea: ekainak 1.
Informazio gehiagorako:
izaro.quevedo@uva.es
aranzadi.eus