URDAIAGAKO JAIAK

Urdaiagak hartuko du jaien lekukoa

Noaua Aldizkaria 2022ko abu. 1a, 07:00

Zubietako festak atzo amaitu ziren. Jai giroak ordea, laster izango du segida. Asteazken honetan hasiko baitira Urdaiagako festak. Egitarauak dakarrena jaso dugu albiste honetan.

Abuztuaren 3an, San Esteban egunean piztuko dute jaietako suziria. Ekitaldi denak ermitaren ondoko plazatxoan egingo dira.

 

Abuztuaren 3tik 6ra, festak Urdaiagan

Abuztuak 3, asteazkena

10:00 Txupinazoa.

11:00 Meza. Jarraian, herriko dantzariak eta paxientxi eta ardo goxo banaketa.

 

Abuztuak 5, ostirala

21:00 Musikarien afaria.

23:00 Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Iker Zubeldia bertsolariak. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

00:30 Joxpa erromeria.

 

Abuztuak 6, larunbata

11:30 Umeentzako jolasak.

15:30-16:00 Mus txapelketarako izen-ematea.

16:00 Mus txapelketa.

18:30 Buruhandiak.

21:00 Musikarien afaria.

Jarraian: Odolaren Mintzoa eta Rukula.

 

Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.