Itzuli dira Xanistebanak, festa giro betean da gaurtik Urdaiaga! Auzotarren eta bisitarien bilgunea izango da asteburura arte bertako plaza. San Esteban egun honetako meza ostean, Jai Batzordeak banatutako hamaiketako ederra dastatuz ekin diete festei. Mokadutxo ezin gozoagoarekin; edateko ardoa eta jateko paxientxiak zerbitzatu dituzte.
Eta hamaiketako goxoa dastatuta, Orbeldi Dantza Taldeko belaunaldi gazteenaren emanaldi biziaz gozatzeko aukera izan dute Urdaiagako plazara igotakoek.
Xanistebanak hasi baino ez dira egin, San Esteban egun honetako ospakizunekin. Asteburuan izango dute segida, kontzertu, bertso saio, haur jolas edota mus txapelketarekin.
URDAIAGAKO JAIAK
Abuztuak 5, ostirala
21:00 Musikarien afaria.
23:00 Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Iker Zubeldia bertsolariak. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
00:30 Joxpa erromeria.
Abuztuak 6, larunbata
11:30 Umeentzako jolasak.
15:30-16:00 Mus txapelketarako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
18:30 Buruhandiak.
21:00 Musikarien afaria.
Jarraian: Odolaren Mintzoa eta Rukula.
Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.