Urdaiagako jaiak

Jai giroa bueltan gautxorientzat Urdaiagara

Noaua Aldizkaria 2022ko abu. 5a, 10:35

San Esteban eguneko ospakizunen ondotik, ostiral eta larunbat honetarako ekitaldi gehiago iragarri ditu Jai Batzordeak.

Hasteko, ostiral honetarako, abuztuaren 5erako, gautxorientzako eskaintza; bertso saioa lehenik eta erromeria segidan. Larunbatean, haurrei zuzenduriko jolastokian bilakatuko dute Urdaiagako plaza goiz partean eta buruhandien harrapaleku arratsaldean. Mus txapelketa ere ospatuko da eta jaiak borobiltzeko, kontzertu gaua herriko taldeekin.

URDAIAGAKO JAIAK
Abuztuak 5, ostirala
21:00
Musikarien afaria.
23:00 Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Iker Zubeldia bertsolariak. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
00:30 Joxpa erromeria.

Abuztuak 6, larunbata
11:30
Umeentzako jolasak.
15:30-16:00 Mus txapelketarako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
18:30 Buruhandiak.
21:00 Musikarien afaria.
Jarraian: Odolaren Mintzoa eta Rukula.

Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.