Urdaiagako jaiak

Txikienen egun handia Xanistebanetan

Noaua Aldizkaria 2022ko abu. 6a, 14:48

Jolasean ezinhobeto bizi izan dute txikienek Xanistebanetako azken goiza.

Urdaiagako jaiak azken txanpan murgilduak dira jada. Larunbat honetako hitzorduen eskaintza, txikienei zuzendurikoa izan da goiz partean. Marrazten hasi dute eguna, eta jolasean igaro dute eguerdi partera arte; aulki nahiz globo jolasetan dena eman dute bai auzoko nahiz auzora joandako gaztetxoenek. Eta arrapaladan irten dira gero buruhandiak.

Arratsaldean zehar irtengo dira berriz18:30ak aldera. Mus txapelketarekin bazkalostetik afalordura arteko bidea egingo dute Urdaiagako festek. Azken kontzertu eta parranda gaua, Odolaren Mintzoa eta Rukula herriko taldeen eskutik bizitzeko aukera izango da. Bart gertatu den moduan, goizaldera arte parranda giro bikaina Urdaiagan.