Abuztuaren 27an

Urdaiaga sakonago ezagutzeko aukera aparta

Noaua Aldizkaria 2022ko abu. 22a, 09:20

Bizilekua hobekiago, hurbiletik eta sakonago ezagutzeko aukera aparta, larunbat honetan, abuztuaren 27an. "Urdaiaga ezagutuz" ibilaldia antolatu du Behemendik. "Urdaiaga auzoko ibilaldiak, baserriak, oinetxeak eta San Esteban eliza ezagutzeko aukera emango digu. Oria ibaiaren ertzetik bueltatuko gara Txokoaldetik Santuenearaino". Doako bisita gidatua izango da, Santueneatik abiatuko dena. Txangorako izena aurrez eman beharko da.

Eskualdea hobekiago ezagutzeko txango ziklo baten baitan kokatua dago Behemendik Urdaiagara antolatu duena:
Uztailak 16, Andoain: “Eliza eta dorretxe artean”.
Uztailak 30, Lasarte-Oria: “Aire libreko museoa”
Abuztuak 7, Urnieta: “Adarramendi inguratzen”.
Abuztuak 27, Usurbil: “Ur- daiaga ezagutzen”.
Irailak 3, Astigarraga: “Santiagomendi eta ekialdeko mugarriak”.
Irailak 25, Hernani: “Triku- harriz trikuharri”.


URDAIAGA EZAGUTUZ
Eguna: abuztuak 27, larunbata.
Ordua: 10:30-12:00.
Tokia: Santueneatik abiatuko da.
Zehaztasunak:
doako sei ibilbide gidatu eta interpretatu egiteko aukera eskainiko da eskualdean Behemendiren eskutik. Usurbilgoa, abuztuaren 27an. Urdaiaga ezagutzeko aukera egongo da, "eskualdeko natura- eta kultura-ondarea uztartuz. Helburua ibilbide gidatuak eta interpretatuak egitea da, inguruneko natura- eta kultura-ondare baliotsua ezagutarazteko eta bertako txokorik esanguratsuenak ezagutzeko; gainera, fokua turismo errespetuzkoago, jasangarriago eta bizigarriago baterantz bideratuko da. Aurten, duela bi urte hasitako dinamikarekin jarraituko da, eta 3 eta 12 km arteko luzera duten ibilbide zirkularren bidez, modu atseginean ezagutzeko aukera eskainiko da basoak, historiaurreko monumentuak, ikuspegi panoramikoak, mendiak eta ibaiak, azken finean, paisaia, eta Donostialdeko helmugaren parte den natur eta kultur aberastasuna".

Erreserbak eta informazio gehiago:
donostialdea@behemendi.eus
656 705 243 (astelehenetik ostiralera, 9:00-15:00 artean)
donostialdea.eus
Antolatzailea: Behemendi.