"San Esteban polita omen, bai, baina hondakinez inguratuta dago"

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 12a, 09:07

Hala adierazi du herritar batek, NOAUA!ra helarazi duen ondoko argazkiarekin.

"San Esteban polita omen, bai, baina hondakinez inguratuta dago", ohartarazi dio NOAUA!ri albiste honi atxikia dagoen argazkia helarazita. Zehaztasun gehiago ere eman ditu. "Elizaren eskubikaldeko malkarra, urteetan hor bota diren hondakinez josita dago. Horietako asko edo gehienak, elizatik botatakoak", adierazi du.