HAPO-a, aurrekontuak eta Andatzako indusketak hizpide dituzten aurkezpen saioak egunotan

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 29a, 10:51

Lau aurkezpen saio deitu ditu Usurbilgo Udalak datozen bi egunotarako. HAPO-a, udal aurrekontuak eta 2023ko udal aurrekontuak hartuko dituzte ahotan.

Batetik, urte berrira begirako udal aurrekontu proposamenak aurkezteko azken saioak iragarri ditu Usurbilgo Udalak, Aginagan eta Kalezarren. Urtarrilaren 31ra arte alegazio epean egongo den Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) zubietarrekin partekatuko du Udalak asteazken honetan. 

Abenduaren 1ean arratsaldeko 18:00etan hasita Sutegin, Andatzan (Irigainen, Txangostan eta Andatz III deituriko eremuetan) azken bi urteotan, uda partean egin diren indusketa lanen berri emango dute Aranzadi zientzia elkarteak eta zereginotan parte hartu duten herritarrek.

"Badira urte batzuk Aranzadik Andatzan indusketak egiten dituela. Udan izan ohi dira, eta herritar boluntarioen laguntzarekin egiten dituzte. Azken urteotan, hiru gunetan aritu dira lanean: Irigainen, Txangostan eta Andatza III deiturikoan. Aurten ez dira Txangostan aritu, iaz hango lanak amaitutzat eman zituztelako, baina guztien berri emango dute abenduaren 1eko aurkezpenean", aurreratu du Usurbilgo Udalak.

AURKEZPEN SAIOAK
Azaroak 30, asteazkena
18:00 HAPO-aren aurkezpena eta erakusketa Zubietako Kaxkapen.
Zehaztasunak: "Usurbilgo udalbatzak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) hasieraz onartu du. Dokumentuaren eduki nagusiak ezagutarazteko, aurkezpen publikoak eta erakusketak antolatu ditu, etxez etxe aldizkaria banatzeaz gain".
Aurkezpena: azaroak 30, 18:00, Zubietako Kaxkape.
Erakusketa: azaroaren 30etik abenduaren 6ra, Zubietako Kaxkapen.

18:30 2023ko udal aurrekontu proposamenen aurkezpena Aginagako Eliza Zaharran.
Zehaztasunak: datorren urteko udal aurrekontuen proposamena ezagutzeko bilera erronda. "Zatoz 2023ko aurrekontu proposamenak ezagutzera!".


Abenduak 1, osteguna
18:00 Andatzako indusketei buruzko aurkezpena Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: Andatzan (Irigainen, Txangostan eta Andatz III deituriko eremuetan) azken bi urteotan, uda partean egin diren indusketa lanen berri emango dute Aranzadi zientzia elkarteak eta zereginotan parte hartu duten herritarrek.

18:30 2023ko udal aurrekontu proposamenen aurkezpena Kalezarko Haur Eskolan.
Zehaztasunak: datorren urteko udal aurrekontuen proposamena ezagutzeko bilera erronda. "Zatoz 2023ko aurrekontu proposamenak ezagutzera!".

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.