Etapa nagusia irabazita, Haimar Zubeldia bigarren Saudi Arabiako Titan Desert lasterketan

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 12a, 09:07

Arabiako Titan Desert lasterketako etapa nagusia irabazi du usurbildarrak, sailkapen orokorrean bigarren postuan amaitu du.

Haimar Zubeldia txirrindulari profesional ohiak garaipen bikoitza erdietsi du Saudi Arabian. "Neom Titan Desert" izeneko lasterketan parte hartu du. Etapetako bat irabaztearekin batera, podiumean amaitu du txapelketa, bigarren. Usurbildarra antza ez zen espektatiba handiegiekin joan hitzordura. Baina lasterketa osoan zehar David Valerorekin sailkapen orokorrean berdinduta izan zen azken jardunaldira arte. 

Zubeldiak irabazitako proba nagusitzat jo zutena, txapelketaren historia osoko laugarren luzeena izan zen, 139 kilometrokoa eta 1.133 metroko desnibel metatua zuena. Ia sei orduko saioa egin zuen.