Andatzako inguruek zurituta jarraituko dute denbora batez

Erredakzioa 2023ko ots. 27a, 17:24

Eguerdi osoa eman du elurretan, baina ez du erabat zuritu. Arratsaldeko 16:30ak aldera atertu egin du eta bazterrak garbi samar daude une honetan Usurbilen. Urdaiagan eta bereziki Andatza inguruetan elurra pilatuz joan denez, zurituta jarraituko du denbora batez.