Andatza Egun girotua ate joka

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 3a, 10:17

Maiatzaren 7an Andatzara igotzeko gonbita egin dute zenbait herri eragileek.

Maiatzeko lehen igandean, urteetako usadio zaharra berrituz, Andatza gainean biltzeko hitzordua egin digute zenbait herri eragileek. Batetik, jan-edana prestatu eta zerbitzatzeaz arduratuko dira Santueneko Ibai-ondo elkarteko kideak. Zirimarak ere familia-plana iragarri du. Mitologia Taldearekin lankidetzan, Txokoaldetik gora ibilaldi berezi batean parte hartzeko gonbita egin dute.


Andatza Eguna
Maiatzak 7, igandea
09:30 Txokoaldetik hasita, Zirimararen familia-plana: "Familia giroan, Usurbilgo mendi kuttunak gordetzen dizkigun zenbait txoko eder, mitologiako zenbait pertsonaiaren eskutik ezagutzeko aukera izango dugu".
Goizean zehar, pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da Andatzako bordan.
12:30 Argazkia Andatzako bordaren parean.

Zehaztasunak: "Usurbilgo herritar guztioi Andatzara igotzeko gonbita egin nahi dizuegu. Zirimarako familia planean edo, norbera, bere kaxa, nahi duen bide eta lagunekin. Behin Andatzara igotakoan, denok argazkia atera eta elkarrekin dantzatu edo salda eta pintxoa hartzeko aukera izango da. Giro ederra egongo da aurten Andatzan! ANIMATU!".

Antolatzaileak: Ibai-ondo elkartea, Zirimara, Mitologia Taldea.
Babesleak: Saizar Sagardotegia eta Usurbilgo Udala.