Andatza Eguna

Giro ederra, ateri eutsi dion Andatza Egunean

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 7a, 14:52

Andatza Egun ederra bizi dute mendia igo dutenek.

Ateri, eguzkipean, euria, lainotua... denetarik izan dute Andatza Egunera igo direnek bidean eta goian baita, baina denbora tarte zabalenean ateri eutsi dio azkenean. Edozein modutan, giro ederra beste urte batez maiatzeko lehen igande honetan.

Musikaz giroturiko hamaiketako ederra dastatu ahal izan dute, Santueneko Ibai-Ondo elkartekoen eskutik, eta Saizar sagardoa txotetik edateko aukera eskaini dute baita. Familiak eta lagun koadrilak ikusi ditugu, gehienak goiz pasa joandakoak. Eguerdi parterako herrira jaisteko bideari ekin diote.

Igande goiz euritsua iragarria zegoen arren, jendea bustitzeko arropak soinean, baina ezustean azkenean lasai ederrean igaro eta berritu ahal izan dute Andatzara igotzeko usadio zaharra.