Abuztuaren 3tik 6ra

Festa giroz blaituko da Urdaiaga abuztuko lehen astean

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 20a, 12:36

Urdaiagako festetako egitaraua prest du San Estebango Jai Batzordeak.

Festarik festa ibiliko gara datozen asteotan. Ate joka ditugun Zubietako jaien ondotik, bi eguneko atsedenaren ostean, Urdaiagak hartuko du ospakizunon lekukoa. Abuztuaren 3an hasi eta 6ra arte, dantza egin, jolastu, lehiatu, jan, edan, eta batez ere, festa giro ederraz gozatzeko parada izango da, ingurune ezin aproposagoan.

Urdaiaga biziberritu eta gogotik girotuko dituzte festek abuztuko lehen astean. Ekitaldiren baten baieztapenaren faltan, honatx San Estebango Jai Batzordeak ondu duen egitaraua:

Urdaiagako jaiak
Abuztuak 3, osteguna
10:00 Txupinazoa.
11:00 Meza.
Jarraian, dantzariak eta patxintxi banaketa.
Jarraian, buruhandiak.
18:30 Helduen jolasak.
00:00 Dj Kixo Akerra gaztetxean.

Abuztuak 4, ostirala
15:30
Museko izen-ematea.
16:00 Musa.
Amaitzean, buruhandiak.
20:00 Patata tortilla txapelketa.
21:00 Herri afaria (bakoitzak berea, batzordeak edaria eta postrea).
23:00 Bertsolariak: Iker Zubeldia, Nerea Elustondo eta Agin Laburu.
Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
00:30 Gabezin taldearekin erromeria.

Abuztuak 5, larunbata
10:00
Kolore-kolore.
10:45 Jolasetarako eta bazkarirako izen-ematea txosnan.
11:00 Jolasen hasiera (busti egingo direnez, aldatzeko arropa ekarri).
Ondoren, buruhandiak.
14:00 Umeen bazkaria, jai batzordekoen eskutik.
16:30 Umeentzako tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
21:00 Afaria. Txartela aldez aurretik erosita Txiribogan eta Txirristran.
Jarraian, Ameba eta Kristonak.
Amaitzean, jolasak.

Abuztuak 6, igandea
11:00
Ibilaldi neurtua Andatzan barrena. Izen-ematea unean bertan txoznan.
Partaideak etorri ahala hamaiketakoa (salgai).
Partaide guztiak itzultzean, sari-banaketa.
Jaien amaiera.

Antolatzailea: San Estebango jai batzordea.