Urdaiagako jaiak

Urdaiaga jaietan gaurtik

Noaua Aldizkaria 2023ko abu. 3a, 07:40

Abuztuaren 3tik 6ra jai izango dute Urdaiagan.

Urdaiaga ostegun honetan, abuztuaren 3an hasi eta 6ra arte, ostegunetik igandera beraz, jai giro betean barneratuko da.

Tarte horretarako San Estebango Jai Batzordeak prestatu dituen ospakizunen zerrenda duzue segidan; kontzertuak, bertso saioa, otorduak, haurrei zuzenduriko ekimenak, txapelketak... Denetarik denontzat.


Urdaiagako jaiak
Abuztuak 3, osteguna: San Esteban Eguna
10:00 Txupinazoa.
11:00 Meza.
Jarraian, dantzariak eta patxintxi eta ardogoxo banaketa.
Ondoren, buruhandiak.
18:30 Helduen jolasak.
00:00 Dj Kixo Akerra gaztetxean.

Abuztuak 4, ostirala
15:30
Museko izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa. Sariak:
1. saria: marisko bandeja bana, txapela eta xanpain botila bana.
2. saria: urdaiazpiko paleta bana, kopa eta xanpain botila bana.
3. saria: kilo bateko txuleta bana eta xanpain botila bana.
4. saria: txorizo eta gazta bana eta xanpain botila bana.
Amaitzean, buruhandiak.
20:00 Patata tortilla txapelketa.
21:00 Herri afaria (bakoitzak berea, batzordeak edaria eta postrea).
23:00 Bertsolariak: Iker Zubeldia, Nerea Elustondo eta Agin Laburu.
Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
00:30 Gabezin taldearekin erromeria.

Abuztuak 5, larunbata: Umeen Eguna
10:00
Kolore-kolore.
10:45 Jolasetarako eta bazkarirako izen-ematea txosnan.
11:00 Umeen jolasak. Aldatzeko arropa ekarri.
14:00 Umeen bazkaria, jai batzordekoen eskutik.
16:30 Umeentzako tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 Traktopoteoa Ingemarko biribilgunetik.
21:00 Afaria. Txartela aldez aurretik erosita Txiribogan eta Txirristran.
Jarraian, Ameba eta Kristonak.
Amaitzean, jolasak.

Abuztuak 6, igandea
11:00
Ibilaldi neurtua Andatzan barrena. Izen-ematea unean 10:30etan hasita txoznan.
Partaideak etorri ahala hamaiketakoa (salgai).
Partaide guztiak itzultzean, sari-banaketa.

Antolatzailea: San Estebango jai batzordea.