Urdaiagako jaiak

Aterpean baina dantzarako gogo biziz ekin diete Xanistebanei

Noaua Aldizkaria 2023ko abu. 3a, 15:27

Orbeldiko dantzarien emanaldiak abiarazi ditu lau egunez luzatuko diren Xanistebanak.

Euriaren beldurrik gabe, festa giro betean da Urdaiaga igandera arte. Eguerdi parte jendetsua izan du Xanistebanen hasierak. Abuztuak 3 gaur hain zuzen, San Esteban eguna, festetako egun nagusia. Meza, eta haren osteko Orbeldiko kide gaztetxoenen dantza saioaz gozatu ahal izan dute Urdaiagara igo direnek.

Plaza erdigunea hutsik geratu da dantzarientzat. Badaezpada, euri arriskua tarteko, oholtza gainetik, aterpetik eskaini dute haien dantza saioa. Amaierako talde osoaren kalejirarako bai, plaza erdigunera jaitsi dira. Eta hortik aurrera, plaza bete dute hara joandakoek; helduenak paxientxi eta ardo gozoa dastatzen. Txikienak, dantzariak agurtu berritan, arrapaladan irten diren buruhandiengandik ihesi lasterka bizian ikusi ditugu.

Lau eguneko festei hasiera eman diete modu horretan Urdaiagan. Honatx datozen ordu eta egunotan bertan izango duzuen eskaintzaren berri:


Urdaiagako jaiak
Abuztuak 3, osteguna: San Esteban Eguna
18:30 Helduen jolasak.
00:00 Dj Kixo Akerra gaztetxean.

Abuztuak 4, ostirala
15:30
Museko izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa. Sariak:
1. saria: marisko bandeja bana, txapela eta xanpain botila bana.
2. saria: urdaiazpiko paleta bana, kopa eta xanpain botila bana.
3. saria: kilo bateko txuleta bana eta xanpain botila bana.
4. saria: txorizo eta gazta bana eta xanpain botila bana.
Amaitzean, buruhandiak.
20:00 Patata tortilla txapelketa.
21:00 Herri afaria (bakoitzak berea, batzordeak edaria eta postrea).
23:00 Bertsolariak: Iker Zubeldia, Nerea Elustondo eta Agin Laburu.
Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
00:30 Gabezin taldearekin erromeria.

Abuztuak 5, larunbata: Umeen Eguna
10:00
Kolore-kolore.
10:45 Jolasetarako eta bazkarirako izen-ematea txosnan.
11:00 Umeen jolasak. Aldatzeko arropa ekarri.
14:00 Umeen bazkaria, jai batzordekoen eskutik.
16:30 Umeentzako tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 Traktopoteoa Ingemarko biribilgunetik.
21:00 Afaria. Txartela aldez aurretik erosita Txiribogan eta Txirristran.
Jarraian, Ameba eta Kristonak.
Amaitzean, jolasak.

Abuztuak 6, igandea
11:00
Ibilaldi neurtua Andatzan barrena. Izen-ematea unean 10:30etan hasita txoznan.
Partaideak etorri ahala hamaiketakoa (salgai).
Partaide guztiak itzultzean, sari-banaketa.

Antolatzailea: San Estebango jai batzordea.