Itzaletan zenbait uneetan eta euri zaparrada gogorretatik salbu San Estebango Jai Batzordeak egokitutako karpen azpian eta baita oholtzan ere. Kontzertuetarako espazioa bera ere Urdaiagako jaien baitan ostiral arratsalde honetarako iragarria zuten mus txapelketarako baliatu behar izan dute. 15:30etan zabaldu duten izen-ematearen baitan, 30 bikote apuntatu dira lehiaketarako. Ikusten duzuen moduan, Urdaiagako plaza inguratu dute mus jokalariek.
Herrikide hainbat zeuden parte hartzaileen artean, baina baita kanpotik etorritakoak ere; Ormaiztegi edota Getaria aldetik etorritako bikoteak ere izan dira lehiakideen artean. Azkenean, ordea, etxekoak txapeldun:
Honatx txapelketan saritu dituzten lehenengo lau bikote sailkatuak:
1. saria, Usurbilgo Nagore eta Koldo Lertxundirentzat: marisko bandeja bana, txapela eta xanpain botila bana.
2. saria, Getariako Iñaki eta Enekorentzat: urdaiazpiko paleta bana, kopa eta xanpain botila bana.
3. saria, Usurbilgo Julen Nazabal eta Jon Ulirentzat: kilo bateko txuleta bana eta xanpain botila bana.
4. saria, Ormaiztegiko Gorka eta Gorkarentzat: txorizo eta gazta bana eta xanpain botila bana.