Sukaldatutakoa lagun eta auzokideen artean partekatu eta dastatu dute bart, Urdaiagako festetako herri afarian. Afalaurretik, patata tortilla txapelketa antolatu zuten. Belaunaldi ezberdinetako sukaldari trebeak aritu ziren ate joka zuten otordua sukaldatzen.
Usain ezin gozoagoa zerion plazari. Eta mimoz prestatutakoa gero dastatzeko batu ziren Jai Batzordeak egokituak dituen karpa azpialdean. Afaltiarren artean, parranda gau luzeari ekiteko bertso saioan, nahiz segidan, gautxoriak erromeriaz girotu eta dantza batean jarri zituen Gabezin taldekoak zeuden.