Bertsolarien txanda, bart gaueko parranda gauari ekiteko. Iker Zubeldia, Nerea Elustondo eta Agin Laburu gonbidatu zituen San Estebango Jai Batzordeak Urdaiagako jaietara. Amaia Agirre aritu ziren gai-jartzaile lanetan. Besteak beste, euskararen erabilera, zaintza edota belaunaldiartekotasuna izan zuten hizpide afalostean eskaini zuten bertso saioan. Hasteko, eguraldia baita, udazken giroa ekarri digun abuztu hasiera.