Urdaiagako jaietako hirugarren eguna bai, eguzkitsu esnatu da azkenean. Ezin une aproposagoan heldu zaigu larunbat udatiar hau, Jai Batzordeak antolatua duen Umeen Egunarekin. Albiste honen lerroburuan aipatu moduan, sortuz, marraztuz ekin diete goiz parteko ekintzei Kolore Kolore ekimenaren baitan. Aulki nahiz globo joko ezberdinekin segi dute, eta segidan, txirrista irristakorrean gozatu ederra hartu dute. Blai baina alai amaitu dute bai parte hartzaileek baita antolatzaileek ere.
Abuztuak 5, larunbata: Umeen Eguna
16:30 Umeentzako tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 Traktopoteoa Ingemarko biribilgunetik.
21:00 Afaria. Txartela aldez aurretik erosita Txiribogan eta Txirristran.
Jarraian, Ameba eta Kristonak.
Amaitzean, jolasak.
Abuztuak 6, igandea
11:00 Ibilaldi neurtua Andatzan barrena. Izen-ematea unean 10:30etan hasita txoznan.
Partaideak etorri ahala hamaiketakoa (salgai).
Partaide guztiak itzultzean, sari-banaketa.
Antolatzailea: San Estebango jai batzordea.