Arratsalde pasa gozo bezain jendetsua izan dute Urdaiagan. Jaietako azken txanpa haurrei zuzendurikoa izan da. Plazako karpan, aurpegia margotu, maskarak sortu edota arrozez eginiko pilotak lantzeko aukera izan dute gaztetxoek eta haien gurasoek.
Eginiko lanaren ordainsari gisa dastatu ahal izan dute gero, Jai Batzordeak prestaturiko txokolate gozoa. Eta askaldu berritan, buruhandi bizi askoak agertu dira arrapaladan irten diren gaztetxoen atzetik plazara. Haurren Egun bete eta borobil askoa bizi izan dute gaur Urdaiagako festetan.