Biharamun handia Urdaiagan. Goizera arte etenik gabeko parranda giroan murgildu dira gautxoriak, Ameba usurbildarren eta Kristonak taldeen eskutik. Igande goiz honetan, nabaria zen festen amaiera ekarri duen isiltasuna.
Xanistebanak 2024ra arte agurtu aurretik, ordea, Andatza inguruan ibilaldi neurtuan parte hartzeko gonbita egina zuen Jai Batzordeak. Zenbait lagun animatu dira hitzordura. Haiek borobildu dituzte aurtengoz, Urdaiagako festak.