Indusketa lanetan ari da Aranzadi zientzia elkartea boluntarioekin batera Andatza inguruetan azken hilabeteotan. Aurreko urteetan uda garaian egin duten moduan, bi eremuetan hain zuzen; Andatza II eta Irigaingo aztarnategian. Usurbilgo Udaletik jakinarazi dutenez, Andatza II inguruko trikuharrian aritu dira azken asteotan eta indusketa lanak amaitutzat jo dituzte. Irailean eta urrian "erromatar garaiko Irigaingo aztarnategian" jardungo dira. Auzolan honetan parte hartu nahi duenak, izena emateko aukera du iquevedo@aranzadi.eus helbidean.
"2003az geroztik ari da Aranzadi indusketak egiten Andatza mendian. Andatza II gunearen kasuan, Neolito-Brontze aroko trikuharria dago, 15 metroko diametroa eta 1,8 metroko altuera dituena. Irigainen, berriz, erromatar garaiko bizitoki bat dago".
Orain arte egindako lana albiste honi atxikia duzuen bideoan bildu dute iruditan.