Gaur goizean eta atzo arratsaldean herritarrek aukera izan dute Usurbilgo ur sistema ezagutu eta instalazioetan Udalak egindako inbertsioa ulertzeko. Andatzako uraren hornidurak nabarmen egin du gora herrian eta bertako ura herriko etxeen %62ra iristen da. Datozen hilabete eta urteetarako ere zabalkunderako planak prest ditu udalak.