Zubietan gaur hastekoak dituzten herri jaiak amaitu, egun bateko atsedenaldia hartu, eta festa giro betean murgilduko gara berriz abuztua abiatu berritan. Izan ere, Urdaiagako festak iragarri ditu bertako jai batzordeak aurtengorako ere, abuztuaren 2an hasi eta 4ra arte; datorren hileko lehen asteburuan, beraz.
Abuztuaren 3ko San Esteban egunaren bueltan izaten dira ospakizun hauek; aurten, larunbatez egokitu da. Horregatik, bezperan, jaiei ostiralez ekitea erabaki dute antolatzaileek; haurrei zuzenduriko ekintzekin hain zuzen. Helduentzako izango da zer egina halere lehen egun horretan, mus txapelketa, bertso-afari eta herriko taldeak protagonista izango dituen lehen kontzertu gauarekin.
Biharamunean, aipatu moduan, San Esteban eguna ospatuko dute, goiz partean, dantzariekin eta jan-edanarekin. Arratsaldean, helduen jolasak eta buruhandi bizi askoak gaztetxoentzat. Bigarren kontzertu gauaren aurretik, lagunartean afaltzeko aukera eskainiko da.
Goizaldera arte luzatuko den parrandaren ostean, igande arratsaldez, bi txapelketekin emango zaie amaiera Urdaiagako festei; herri kirolak iragarri dituzte lehenbizi, tortilla patata lehiaketa ondoren.
Honatx datozen Xanistebanetan izango duzuenaren berri:
Urdaiagako jaiak
Abuztuak 2, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Txupinazoa.
10:30 Jolasak (aldatzeko arropa ekarri).
Ondoren, buruhandiak.
14:00 Bazkaria (autogestionatua),
16:00 Umeen tailerrak.
16:00 Mus txapelketa (izen-ematea 15:30etan).
18:00 Buruhandiak.
21:00 Bertso-afaria (txartelak salgai egongo dira aurrez).
Gauean: Txiskeroak, Rukula, DJ Txolas.
Abuztuak 3, larunbata: San Esteban Eguna
11:00 Meza.
Jarraian, dantzariak.
Gero, paxintxi eta ardo-goxo banaketa.
14:00 Herri-bazkaria, nork berea emanda. Edaria eta kopak Jai Batzordearen eskutik.
18:00 Helduen jolasak.
Jarraian, buruhandiak.
21:00 Afaria nork berea emanda, edaria eta kopak Jai Batzordearen esku.
Gauean: Etxekalte, Ganibet.
Jarraian, mozkor-jolasak.
Abuztuak 4, igandea
16:30 Herri kirolak.
19:00 Tortilla patata lehiaketa.
Ondoren, buruhandiak.
Jaien amaiera.
Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.