Urdaiagako jaiak

Igandeko herri kirolen lehia, aurreikusi baino beranduago hasiko da

Noaua Aldizkaria 2024ko abu. 3a, 11:33

Igande arratsaldeko 16:30etarako zegoen iragarria, baina 18:00etan hasiko dela ohartarazi dute antolatzaileek.

Xanistebanetan da atzotik asteburu osorako Urdaiaga. Gaurkoa, abuztuaren 3a, festetako egun nagusia dute, San Esteban eguna ari dira ospatzen. Jaiei, aldiz, bihar emango diete amaiera, igande arratsalderako iragarriak dituzten azken ekitaldiekin.

Tarte horri dagokion oharra zabaldu dute hain zuzen. Izan ere, herri kirolen arratsaldea iragarria dute 16:30etan hasita. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aldiz, aurreikusitakoa baino ordu eta erdi geroago, 18:00etan hasiko da. Herrikideak lehian jarriko dituen saioaren ondotik egingo da patata tortilla txapelketa. Buruhandien azken kalejirarekin batera, horiexek dira aurtengoz, egunotako Xanistebanen azken ekitaldiak.

Urdaiagako jaiak
Abuztuak 3, larunbata: San Esteban Eguna
11:00
Meza.
Jarraian, dantzariak.
Gero, paxintxi eta ardo-goxo banaketa.
14:00 Herri-bazkaria, nork berea emanda. Edaria eta kopak Jai Batzordearen eskutik.
18:00 Helduen jolasak.
Jarraian, buruhandiak.
21:00 Afaria nork berea emanda, edaria eta kopak Jai Batzordearen esku.
Gauean: Etxekalte, Ganibet.
Jarraian, mozkor-jolasak.

Abuztuak 4, igandea
18:00
Herri kirolak.
Ondoren, tortilla patata lehiaketa.
Ondoren, buruhandiak.
Jaien amaiera.

Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.