Festa egun nagusia dute gaurkoan Urdaiagan. Abuztuak 3 ditu gaur, San Esteban eguna hain zuzen eta ondoko irudiotan ikus dezakezuen moduan, gozo asko ekin diete ospakizunei.
Urdaiagako plazan bildu dira auzokideak nahiz udalerriko beste txokoetatik etorritakoak ere, denak ere jai batzordeak zerbitzaturiko hamaiketako gozoa dastatzera.
Izan ere, usadio zaharra dugu honako hau, San Esteban eguneko meza ostean, hamaiketako gozoa dastatzekoa alegia. Bi osagai izaten ditu hitzorduak; biak ala biak ezin gozo askoak, paxientxiak eta haiei bultzatzeko ardoa.
Hamaiketakoa plaza erdigunean eta haien bueltan dastatzera joandakoak, hortxe Urdaiagako San Esteban egun honetako lehen orduetako irudietako bat.