Orbeldi dantza taldeak ekainean 2023-24 ikasturtea agurtu ondotik, uda giro beteko denboraldian murgildu ziren. Kalezarko eta Usurbilgo festetan parte hartu ostean, Urdaiagakoen txanda heldu zaie gaurkoan. Larunbat honetako, San Esteban eguna gogotik girotu du aipatu herri bilguneko belaunaldi gazteenak, ezagunak diren dantzen erritmora.
Hamaiketako gozoa dastatzen ari ziren auzotar nahiz gainerako udalerriko herrikideen topagunea izan da Urdaiagako plaza bazkalaurretik. Jan-edanaz gain, dantzari gaztetxoen emanaldi ederraz gozatzeko aukera izan dute. Irudiotan bildu dugu emanaldia.