Txantxa gutxi San Esteban eguneko helduen arteko jokoetan. Abuztuaren 3an, jolaserako plaza izan da Urdaiagako festena. Auzokideak lehian jarri ditu hitzorduak, baita arratsalde pasa Urdaiagara igotakoak ere.
Aulki jokoan aulkia askatu ezinik ibili dira, jaten eta edaten azkarren lehiatzeko probetan ere bizienak nortzuk ziren erakutsi nahi izan dute. Gauza bera globo gerran ere edota arrautz jurtiketan, punteria onena nortzuk zuten erakutsi nahi izan dute denek.
Lau taldeetan multzokatutako partaideek onena eman arren, urdinak nagusitu dira azkenean, nahiz halakoetan ohi den moduan, lagunartea izan den txapelduna.
Giro ederra izan da aurtengo helduen arteko jokoetan. Urdaiagako festen ezinbesteko hitzorduan bilakatu da azken urteotan.