Auzotarrak eta herrikideak lehia bizian zirela agurtu dituzte aurtengo Xanistebanak Urdaiagan. Herri kirolena izan da auzoko plaza abuztuaren 4an. Aurrez aurre, bi taldeetan bateraturiko belaunaldi ezberdinetako herritarrek neurtu zituzten indarrak, tartean, auzokideek baita. Lokots bilketan, txingak garraiatzen, aizkolaritzan eta nahiz trontzan zuten onena, dena eta gehiago eman zuten parte hartzaileek.
Giro bizia piztu zuen, estreinakoz, Urdaiagako festetan antolaturiko hitzordu herrikoi honek. Honatx ekitaldian zehar bildutako irudi bilduma: