Urte luzeetako etenaldiaren ondotik, oilasko biltzaileen ohitura berreskuratuta bueltan datoz gaur Urdaiagako Xanistebanak. Hortik aurrera, igande iluntzera arte jai izango dute San Esteban ermitaren aurrealdeko plaza inguruetan.
Astebururako auzotarren bilgune izango diren otorduak programatu dituzte; bertso-afaria tartean. Helduen zein haurren jolasak ere bai; umeei zuzendutako ekintzak nagusiki abuztuaren 2an egingo dira. Besteak beste, estreinakoz eta inguruotako festetan egitekoa duten biraren baitan, Lauburu konpartsakoek kalejira egingo dute.
Gainerakoan, Usurbilgo jaietan egin bezala, Mugi Panderoa erromeria antolatu dute baita iaz estreinakoz herritarren artean izandako herri kirolen lehia. Xanistebanetan errotuak dauden ekintza gehiagorekin uztartuko dituzte hitzorduok antolatzaileek. Hemen duzue egitaraua:
Urdaiagako jaiak
Abuztuak 1, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna
07:00 Oilasko biltzaileen gosaria.
07:30 Oilasko biltzaileen irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria.
17:30 Helduen jolasak.
Ondoren, buruhandiak.
21:30 Bertso-afaria: Jon Maia eta Amaia Agirre. Txartelak aurrez Txirristran salgai.
23:30 Mugi Panderoa erromeria.
Ondoren, Dj Arraultze ta Xolomo.
Abuztuak 2, larunbata: Umeen Eguna
10:30 Umeen jolasak.
13:30 Umeen bazkaria, norberak berea.
15:30 Mus txapelketako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Umeen tailerrak.
19:00 Buruhandi eta erraldoiak, Lauburu konpartsaren eskutik.
19:00 Patata tortilla lehiaketa.
21:30 Herri afarira, norberak berea eramanda. Edaria, kopa eta kafea batzordearen esku.
23:30 Kontzertuak: Txiskeroak, Ameba.
Ondoren, Dj Blin.
Ondoren, mozkor jolasak.
Abuztuak 3, igandea: Sanixteban Eguna
11:00 Meza.
11:45 Dantzariak.
Jarraian, patxintxi eta ardogoxo banaketa.
Ondoren, buruhandiak.
14:00 Herri bazkaria. Norberak berea eramanda. Batzordearen esku, edaria, kopa eta kafea.
18:00 Herri kirolak.
19:30 Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak.
Festen amaierako traka.
Oharrak:
-Jai batzordea ez da festetan gerta litezkeen ezbeharren kargu egingo.
-Ez da inolako erasorik onartuko.
Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.