Andatza Eguna ospatu da maiatzeko lehen igande honetan, hilaren 3an. Nahieran igo dira herrikideak 562 metroko garaiera duen tontorrera. Izan da bide hori taldean egin duenik; horien artean, ondoko irudiotan dituzuenak. Izan ere, Zirimarak familia plana antolatu du igande honetako Andatza Egunaren harira, azken urteotan egin izan duen moduan.
Goizeko 9:30etan jarria zuen biltzeko hitzordua San Estebango plazan. Deialdia irekia zen, herriko familia ororentzat. Elkarrekin abiatu dira haur eta guraso hainbat, Zirimarako hezitzaileekin batera Andatzara bidean.
Jolasean osatu dute ibilbidea, tamaina jakinetako zuhaitz adarren edota hostoen bila entretenitu dira. Gurutzearen parean egin dute azken geltokian, gurasoek osaturiko zubia igaro dute haurrek. Ezinhobeto igaro dute babesleku parera heldu eta bertako ospakizunetan murgildu aurretik.