Ez dute hutsik egin aurtengoan ere. Herrikideak nahiz bisitariak erakarri ditu jai giro betean diren Urdaiagako mus txapelketak. Karta jokoak zaletu zenbaezinak ditu. Beste behin, horren erakusle izan dira abuztu hasierako festa hauek.
Larunbat arratsaldeko 15:30etan zabaltzekoa zuten tartearen baitan, 27 bikoteek eman dute izena karta joko ezagunerako. Ordu-erdi geroago, zozketa bidez erabaki dute 22 bikote jokatzen hastea, eta gero gainerako bost bikoteak.
San Esteban elizaren alboetako bat, muslarien topagunea dugu beraz, larunbat honetan. Bizi asko lehiatzen ari dira musean.