Urdaiagako jaiak

Paella jan musikatuak egin du bart, lehen parranda gauerako zubi-lana

Noaua Aldizkaria 2026ko abuztuaren 2a

Urdaiagako jaien lehen iluntzea auzoko plazan igaro dute irudiotako lagunek, haiek prestaturiko paella jan ederraren bueltan. Musikaz girotu du jai batzordeak estreinakoz antolatu eta harrera bikaina izandako hitzorduak.

Urdaiagako jaiak dastatzeko moduan izan dira larunbat iluntze honetan antolaturiko paella janari esker. Jai batzordeak estreinakoz deitutako hitzorduarekin hainbat lagun koadrilek bat egin dute. Afalaurreko tartean bildu dira San Estebango plazan, prestaketa lanetarako.

Karpagunean bildu dira paellak sukaldatzeko. Usain ezinhobea zerion guneari. Bakoitzak bere era, erritmo, ohitura eta osagaiekin hornitu ditu jakiok. Aitzakia ederra izan da, gero, denek elkarrekin afaldu eta lehen parranda gauari ekiteko.

Paella janak lehia kutsua ere izan du. Hortxe aritu da afalorduan, epaimahaia deliberazio lanetan.

Hitzordu musikatua izan da, gainera. Anuk eta Elenek girotu dute paella jan horren prestaketa prozesua.