Urdaiagako jaiak

Hamaiketako ezin gozoagoa, San Estebanen omenez

Noaua Aldizkaria 2026ko abuztuaren 3a

Urtero moduan, jai batzordeak banatutako paxintxi eta ardo gozoarekin hamaiketako ederra dastatu dute San Esteban egun honetan Urdaiagara joandakoek.

Abuztuak 3 gaur, San Esteban eguna, festetako jaiegun nagusia Urdaiaga aldean. San Estebango eliza eta haren atariko plaza izan dute ospakizunek arretagune nagusia, astelehen eguerdi honetan.

Orbeldi dantza taldeak eskainitako emanaldiaren aurretik, hamaiketako gozo askoa eskaini die jai batzordeak bertara joandakoei. Izan ere, batetik, hamaiketako mezatik ateratakoak eta hortik aurrerako dantza saio eta ospakizunetara joandakoak elkartu dira. Ohi bezala, Orbeldirentzako dantzalekuaren bueltan bildu dira denak. Hortik aurrerako lanak jai batzordeak egin ditu fin asko.

Bapo jan eta edan dute San Esteban egun hau ospatzera joandakoek. Paxintxi eta ardo gozoa dastatu dute, abuztuaren 3ko jaiegunari gorazarre egiteko.