Urdaiagako jaiak

Jaien amaiera izerdi patsetan, herri kirolen erakustaldi bikainarekin

Noaua Aldizkaria 2026ko abuztuaren 3a

Lehia giro bizian agurtu dituzte aurtengo Urdaiagako jaiak. Auzokide eta herrikideak herri kiroletako hainbat probatan neurtu dira. Ikusmina piztu du festetako azken hitzorduak.

Izerdi patsetan amaitu dituzte Urdaiagako aurtengo jaiak. San Esteban eguneraino heldutako ospakizunen zikloa, herri kirolen lehiarekin agurtu dute astelehen arratsalde honetan.

Festa hauetan erroturiko hitzordua dugu dagoeneko. Auzokide zein herrikideez osaturiko bi kirolari multzo gogotik lehiatu dira herri kiroletako zenbait probetan; Sanixtebanetako pentatloia izan da jokoan.

Izan ere, lots bilketan, txingak garraiatzen, trontzan, aizkolaritzan nahiz lasterka neurtu dira belaunaldi ezberdinetako jokalariak.

Proba girotzen hasteko, aizkolaritza erakustaldia egin dute.

Herri kiroletako erakustaldiarekin borobildu dituzte aurtengoz, iragan ostiralean hasitako Urdaiagako jaiak.