Andatza zaintzeko deia

Noaua Aldizkaria 2026ko abuztuaren 6a

Andatzan aurkitutako hondakinen zenbait argazki bidali dizkigu herrikide batek. Naturagune hori zaindu eta babesteko deia egin nahi izan du.

Andatzako babesleku inguruan ateratako zenbait irudi helarazi dizkigu herrikide batek. Horien bidez, berriki, inguruak zuen itxura erakutsi nahi izan du.

Horrez gain, irudiok helaraztearekin batera, Andatza inguruak zaindu eta babesteko eskaera egin nahi izan du.