Zubeldia eta Lorenzo, I. Jon Uribe Pala Txapelketako mutilen ligako garaileak

Noaua Aldizkaria 2001ko aza. 30a, 01:00

Urte hasieran gure artetik joan zen Jon Uriberen omenez, Txokoaldeko Akerra Gaztetxeak antolaturiko banakako lehen pala txapelketak, badu irabazlerik. Asteburuan jokatu zen, Jontxuren omeneko lehiaketako mutilen ligako finala, Xabier Zubeldia eta BeƱat Lorenzoren artean. 22-19 azken emaitza. Zubeldia garaile, Lorenzo txapeldunorde.

Mutilenaz gain, nesken txapelketa ere antolatu zuen Akerra Gaztetxeak eta amaierara heldu da. Nesken finala ordea, atzeratu egin dute, eguraldi txarragatik. Aurrerago jokatuko da. Antolatzaileek, emandako laguntzagatikĀ eskerrak eman nahi dizkiete Xarma eta Aitzaga tabernei.