Uxue Agirre, Bizkaidatz VI. sariaren irabazle

Noaua Aldizkaria 2001ko aza. 30a, 01:00

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen VI. BizkaIdatz literatura sariak baditu irabazleak. Euskarazko kategorian, Uxue Agirre Madariaga bilbotarrak eskuratu du lehen saria, Yurre Ugartek proposatutako Ordezko kazetaria kontakizun bukatu gabetik abiatuta osatu duen istorioarekin. Bigarren sariari eta obra finalistari dagokienez, saria eman gabe geratu da. Epaimahaian Yurre Ugarte bera, David Tijero Osorio eta Ana Urkiza idazleak izan dira.

Aurtengo edizioan, bikoiztu egin da jasotako kontakizunen kopurua; guztira, 85 jaso dira (74 gaztelaniaz eta 11 euskaraz), eta horietatik 55 emakumeenak izan dira eta 30, gizonek idatzitakoak.