1. Nazional mailan segiko du, senior mutilen eskubaloi taldeak

Noaua Aldizkaria 2001ko aza. 30a, 01:00

2015-2016 kirol urtean ere, 1. Nazional mailan lehiatuko da Usurbil Kirol Elkarteko senior mutilen taldea. Eskubaloi taldeen bilgunetik berri eman digutenez, CB Hondarribia taldeak galdu egin du igande honetan jokaturiko neurketa, eta honenbestez, "gure 1. Nazionaleko taldea matematikoki mantendu egingo da beste denboraldi bat gehiago maila berean, nahiz eta oraindik 2 jardunaldi jokatzeke egon".

2. Nazionalera bidean

Hemen ez dira amaitzen igoera faseak. 1. Territorial mailako senior mutilen taldea, 2. Nazional mailara igotzeko lehian murgildu baita asteburu honetan. Atzo Barakaldoren aurka lehiatu astean, datozen asteotan aurkari hauekin neurtuko dira usurbildarrak:

-2. jardunaldia, apirilak 26: BM Romo Indupime-Usurbil K.E.

-3. jardunaldia, maiatzak 10: Aloña Mendi K.E.-Usurbil K.E.

-4. jardunaldia, maiatzak 17: Usurbil K.E.-Tolosa C.F.

-5. jardunaldia, maiatzak 24: CB Sestao-Usurbil K.E.