Aginagako Udako Txokoetako izen ematea, ostiralera arte

Noaua Aldizkaria 2001eko azaroaren 30a

Astelehenean itxi zuten, Zubietako udako txokoetan izen emateko epea. Aginagakoetan apuntatzeko epeak aldiz, zabalik jarraituko du ostiralera arte, ekainaren 12ra arte. Izena emateko: 607 484 597 (Ainhoa) edo aginaga@eskolatxikiak.org. Prezioa, izen emate kopuruaren arabera zehaztuko dute.

San Praixku Guraso Elkarteak antolaturiko 4-12 urte artekoentzako aisialdiko ekimena, ekainaren 22tik aurrera, uztaila amaierara arte. Egunero, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara (sarrera ordua, 10:00ak arte).