66.000 euroko gastua eragin dute azken Santixabelek

Noaua Aldizkaria 2015ko urr. 1a, 08:54

Azken urteotako edizio jendetsuena izan dugu aurtengoa. Hala izan ez bada, jendetsuenetarikoa bai behintzat zalantza izpirik gabe. Hainbat berrikuntza ere ekarri ditu, txosna gunea lekuz aldatzea, #Kilometroak15 ekimeneko hainbat lanketen islada, ekitaldi berriak, parte hartze handiko gau eta jai egunak...

Eta panorama honen aurrean, bestela izan ezin zitekeen moduan, Jai Batzordea ere pozik. Herriko festen ostean eginiko balorazioa oso ona izan da. Santixabelen balantze ekonomikoa ere egin da. Guztira, 66.015,05 euro gastatu dira azken jaietan. Segidan dituzue Udalak helarazitako datu zehatzak:

Usurbilgo jaiak 2015: balantze ekonomikoa

Kantu-jirako txaranga 700,00 €

Kalea musikaz girotzea (buruhandien kalejira, esna deia...) 1.680,00 €

Dultzaineroak 500,00 €

Kontzertuak, txarangak, erromeriak 19.240,65 €

Soinu ekipoak 6.976,26 €

Pintura Lehiaketa 1.149,84 €

Umeen eguna 4.762,99 €

Herri kirolak 6.450,00 €

Pilota partiduak 1.009,80 €

Ur-bataioa 578,00 €

Herriko dantzari emanaldia 450,31 €

Askatasuna plazako ekintza (txosnagunea) 5.552,00 €

Haurrentzako BTT bizikleta irteera 358,02 €

Piragua jaitsiera 115,56 €

Danborrada 2.398,10 €

Bertso saioa eta Bertsopaper Lehiaketa 1.555,57 €

Joaldunak 800,00 €

Kalejira erraldoiekin 1.100,00 €

Bola txapelketa 250,00 €

Adinekoen bazkaria (220 pertsona) 6.867,87 €

Lore eta salda banaketa 1.500,62 €

Maskota 650,00 €

Argazkiak 1.100,00 €

Egitaraua (lehiaketa, inprimaketa eta banaketa) 1.576,90 €

Ekintza desberdinetako sariak 962,56 €

GUZTIRA GASTUAK 68.285,05 €

SARRERAK 2.270,00 €

GUZTIRA GASTUA 66.015,05 €