Arratzaindik Aginagara bueltaxka eginez...

Usurbilgo Noaua! Kultur Elkarteak "Noaua! Kulturaldia" ekimenaren baitan, azaroaren 15ean Usurbilgo ondareak ezagutzeko ibilaldia antolatu zuen; Arratzain eta Aginagako ondarea ezagutzeko aukera hain zuzen ere. Jakoba Errekondo paisajista usurbildarri entzuteko aukera izan zuten txangoan parte hartu zuten 60 inguru herritarrek. Eguraldia lagun, ibilaldi atsegina eta gustokoa izan zen... Mila esker Jakoba Errekondori, Noaua! Kultur Elkarteari eta ibilaldian parte hartu zuten guztiei.