Berme Batzordea, erraustegiari buruzko herri galdeketaren gardentasunerako

Noaua Aldizkaria 2001ko aza. 30a, 01:00

Urriaren 21, 22 eta 23an egingo den galdeketaren jarraipena egiteko Berme Batzorde bat osatu da. Prozesuaren gardentasuna eta garbitasuna zaintzea izango da batzorde honen zeregina.  Erraustegia Erabakia taldeak gaur eguerdian eskaini duen prentsaurrekoan eman dira batzordekideen izenak aditzera. Herritar hauek osatuko dute Berme Batzordea: Esther Arrojeria, Alejandro Tapia, Paki Iradi, Joxe Piñas, Bego Izeta, Haimar Zubeldia, Ainhoa Azpiroz, Ramon Udabe, Edurne Albizu, Xabier Sancho, Rosa San Roman eta Jose Luis Elexpe Pelex.