Maiatzaren 7ko galdera adosteko prozesua

UsurbilGureEskuDago 2001eko azaroaren 30a

Galdera zehazteko ardura hartu duen lantaldea hasi da lanean. Anitza da eta herritar orori irekia dago. Erabakia herritarrengan hausnarketa eta partehartzea sustatuz hartu nahi da. Horretarako bi momento aurreikusten dira:

  • Otsailaren 17a bitartean: animatu nahi ditugu herritarrak euren galdera proposamena bidal dezaten, bai whatsapp bitartez (Herritzarturen mugikor zenbakira,634 44 55 12), Gure Esku Dago Usurbilek duen helbide elektronikora (usurbilgureeskudago@gmail.com) edo sare sozial bitartez (facebook, twitter).
  • Proposamenak jaso eta aztertu ondoren, lantaldeak 2/3 galdera posible adosteko bidea hartuko du.
  • Batzar informatibo irekia egingo da (otsailaren azken astean), ikusten diren aukera posibleen berri emateko eta eztabaidatzeko.
  • Martxoaren 1etik 12ra herritarrei euren iritzia eskatuko zaie, lantaldeak adostutako 2/3 galdera posibleen artean gustokoen dutena adieraz dezaten. Iritzia jasoko da goian aipatutako bideen bitartez (whatssap, email nahiz sare sozial) eta baita momentuan jarriko diren mahaietan.
  • Herritarrengandik jasotako iritziak aztertuko dira eta Talde Sustatzaileak, lantaldeak egindako proposamena kontuan hartuz, behin betiko galdera zehaztuko du.
  • Martxoaren 19an ezagutzera emango da Maiatzaren 7ko herri-galdeketan bozkatu beharko dugun galdera zein izango den.