Eñaut Etxamendiren gogoetak

Noaua Aldizkaria 2001eko azaroaren 30a

Gaur eguerdian, Eñaut Etxamendi Sutegin izan da solasean. Kantugintza, hezkuntza, euskara eta aberria hartu ditu hizpide. Nafartarrak taldeak antolatu du hitzaldia eta Ainhoa Larrañaga irakaslea aritu da gidari lanetan.

Nafartarrak taldeak mendi irteera batekin borobilduko du egunotako kultur zikloa. Bihar Eskoriatzako Aitxorrotx gaztelua bisitatuko dute. Usurbilgo udaletxe ondoko autobus geltokitik abiatuko dira goizeko 9:00etan.