Euskal Herriko udalen arteko elkarlana sustatu eta Usurbilgo Udala kide duen erakundeak Batzar Nagusirako deia egin du azaroaren 18an Hernaniko Orona-Ideoa Fundazioaren gunean. Hitzordu horretan, urtebeteko "Udalbiltzan Bagabiltza" hausnarketa prozesua borobilduko dute, erakundea bera berritzeaz gain; gobernu berria, Batzorde reagilea bozkatu eta aurkeztuko dituzte hitzordu horretan. Gaur egun, Udalbiltzako lehendakaria Hernaniko alkate Luis Intxauspe da eta lehendakari ordea, Usurbilgo Udaleko zinegotzi eta gobernu taldeko kide Alaitz Aizpurua.
Herritar eta eragileekin egin duten urtebeteko gogoeta prozesuan dinamika ezberdinak bideratu dituzte eta ia 600 bat lagunek parte hartu dutela berri eman dute Intxauspek eta Aizpuruak gaur egin duten agerraldian. 6oo lagun hauetatik, 23 eskualde ezberdinetako 201 herrietako 471 hautetsik (151 emakume eta 237 gizonezko) parte hartu dute besteren artean. Eskualdeka banatutako 50 saio egin dituzte ,